
Eskatutako ikerketa: Arkitektura eraldagarriaren kontzeptuaren aplikazioak, batez ere Lanik-ek garatutako sistemetan oinarrituz
Garatutako proiektua : Emantzipazio egiturak
Lanik Donostian eratu zen, 1977an. Guztira 60 profesional dauzka enplegaturik eta bere jarduera nagusia Egitura Sistemak garatzea da, bai haien diseinua baita haien fabrikazioa eta muntatzea ere. Patente propioko hainbat sistemarekin lan egiten du. Sistema horien osagaiak korapilo esferikoak eta torlojuz elkarri lotutako hodi-barrak dira. Haiei esker, arkitekturarako egiturazko irtenbide ugariak eskain ditzake. Orobat, estaldura mugikorren sistema propioa ere garatu du enpresak.
I+Gko zuzendariak, zuzendari komertzialak, egitura espazialetako proiektu-buruak eta enpresako zuzendariak osatutako diziplina anitzeko taldea ikerlan bat burutzen ari da arkitektura eraldagarriaren kontzeptuari buruz, Recetas Urbanas taldearekin elkarlanean (www.recetasurbanas.net). Talde horren liderra Santiago Cidugeda da eta haren zeregina hiri-errealitatearen hainbat eremutan subertsio-proiektuak gauzatzea da, dela espazio publikoak sistematikoki edukiontziz betetzea, dela fatxada, patio, estalki eta orubeetan protesiak eraikitzea.
Laniken egungo produktuen potentzialitateen gainean egindako analisi sakonetik eta produktu horien aplikazio berrien (eta gaur arte pentsaezinen) bilaketatik abiatuta, autoeraikuntzaren kontzeptua gorpuztu da enpresan, arkitekturaren izaera eraldagarria esperimentatzeko eremu gisa. Hala, adibidez, tamaina txikiko etxebizitzen autoeraikuntzarako egit
urazko pakete-eredua sortu dute, eta litekeena da gerora eredu hori merkaturatzea. Sorkuntza-prozesuaren ondorioz eraikitako prototipoak proba teknikoen eta iritzi publikoaren eraginpean jarri dira ondoren (http://www.madridabierto.com/es/intervenciones-artisticas/2008/santiago-cirugeda.html).
Baterako ikerketaren emaitzak zerikusia du enpresaren produktu eta teknologien etorkizuneko aplikagarritasun tekniko eta sozialaren ikuspegiaren aldaketa sakonarekin. Horrez gain, artistekin izandako harreman horrek eragin katalizatzailea izan du enpresako lantaldean, baita sormenerako barne-ahalmena biderkatzeko eragina ere.